Irailarekin batera, hasi da ikasturte berriari begira jartzeko garaia, eta euskara ikasi nahi duenak orain du lan horri eusteko abagunea. Euskaltegiek abiatu dute 2016-2017 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina martxan da. Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen erronkez eta beharrez aritu gara. Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi, Nerea Telleria Juan Mateo euskaltegitik […]

Bisita berezia izan dugu gaur gure irratian: Bilboko Elkarlan euskaltegien (Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra eta Gabriel Aresti) Nerea Telleria, Jon Maguregi eta Isabel Isazelaia arduradunekin hitz egiteko parada izan dugu. Bilboko euskararen egoeraz eta euskaltegi horien eskaintzez hitz egin ondoren, aurtengo ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dutela esan digute. […]

Gaur hasi da Baionan Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra izeneko ikastaroa, bihar bukatzeko. Arkaitz Zarragaren ustez, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak egun ekarpen murritza ematen du, eta jakina moldatu beharra dago, pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera pasatuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasarkaitzarragaueu.mp3 Deskargatu hemen