Niko Etxart “ Astelehen Buruzuriko” azken kontzertua eskaini zuen atzo, Euskaltzaindian. Zikloaren azken ekitaldia izan da. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiko egoitzatik. Egitasmo berriaren, “euskal musika hauspotzea” da, “euskaraz jarduten duten […]

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]

1

Gabriel Arestiren Euskal Harria poema bildumak 50 urte betetzen dituen honetan, jardunaldi berezia antolatu du Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera. Honela, urriaren 11n idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea bilduko da Bilboko Plaza Barrian. Tartean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte- […]

Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Euskaltzaindiak eta Hekimenek bihar  “Euskal hedabideak, itun  bila”jardunaldia antolatu dute.  Alberto Barandiaran izan da gurean Herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteko zuzendaria. Itun hitzak […]

Paperean erosi, edo webgunean kontsultatu daiteke Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia. 37.884 sarreraren eta 6.944 azpisarreraren definizioak jaso dituzte, corpusetatik hartutako adibideekin. Andoni Sagarnak aurkeztu digu Hiztegi berritua. Sareak eskainiko ditu berrikuntza nabarmenak. Izan ere, ohiko kontsulta egiteaz gain, bilaketa aurreratua ere egin daiteke. Kasurako, hiztegian dauden aditz guztiak zein diren […]

Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Egun hauetan ereinozduna ken daitekeen aztertzen ari dira teknikariak, memoria historikoaren legea betearazteko. Ereinozduna 1937an Francisco Franco diktadoreak Nafarroari eman zion San Fernandoko gurutzea da; 36ko gerrara joandako boluntario nafarrek kolpe militarrari emandako babesagatik eta gerran egindakoengatik eman zuen. Aste honetan […]

Mundu oso bat dago idazteko, baina gaur Eremuz Kanpon hastapenera egingo dugu. Hitzak baino lehenago baitatoz fonemak eta izkiak, soinuak.Abezedario oso bat; Abededarioa agian. Gaur, Eremuz Kanporen laugarren denboraldiko laugarren atalean, Josu Zabala, Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal gonbidatuekin gatoz. Proiektu kitzikagarri, haluzinagarri, gertagaitz eta burutu batez ariko gatzaizue: EUSKAL […]