“Gabriel Aresti eta bere garaia” Euskaltzaindiatik egindako saioa entzungai

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen egoera errepasatu dute. “Gabriel Aresti eta bere garaia, euskara biziberritzearen bidegileak” jarrdunaldietan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, Xabier Kintana, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Arantza Garmendia, Kepa Martinez Lagos, Iñaki Zarraoa, Jose Ramon Etxebarria eta Iñaki Aldekoa. Gainera, ‘Mailu biluzia’ antzezlan laburra estreinatu dute Oier Guillanek eta Iñaki Ziarrustak. Zuzeneko saioa berezian jardunaldietako protagonistekin hitz egiteko aukera izan dugu. Lehenengo Juan Mari Aburto batu zaigu, Bilboko alkatea.

Oier Guillan eta Inaki Ziarrusta aktoreak “Mailu biluzia” performacea egin dute. Aresti idazmakina mailuarekin apurtzen duen stripper moduan irudikatu dute Aresti, egun bizirik balego.

Xabier Kintana euskaltzainak Batuaren hastapenak, Baionatik Arantzazura hitzaldia eskaini du. Euskara batuak 50 urte bete dituenean haztapenak ekarri ditu gogora, baita gaur eguneko erronkak. Euskara batuaren prozesua eta gainditu behar izan zituen oztopo batzuk gogora ekarri ditu eta aurkako jarrera txar batzuk egun oraindik badaudela salatu du. Oparia ere ekarri digu Kintanak: “guraskideak” hitza.

Arantza Garmendia eta Iñaki Zarraoak sasoi hartako Saioka liburuen inguruan mintzatu dira.  (60ko eta 70eko hamarkadak: irakaskuntza, materialgintza, SAIOKA metodoa).

Jose Ramon Etxebarria fisikaria euskarazko zientziaren dibulgazioan aitzindaria, gaurkoan ere Aresti eta bere garaia jardunaldietan parte hartu du. Halabeharrez autodidaktak izan ziren frankismoan hazitako euskaltzaleak, Aresti bera bezala Joserra Etxebarria ere. “Nik Anaitasuna aldizkariaren bidez ikasi nuen hiztegia, Imanol Berriatuaren eskutik” azaldu digu berak.

Saio bukatzeko Jokin Apalategi eta Maite Idirin batu zaizkigu saiora. Parisen 60 hamarkada bizitako egoeraz mintzatu dira. Jokin Apalategi: “Jesus Altunaren eskutik Darwin-en berri izateak gogor eragin zidan. Tellechea Idigorasek ere, seminarioan, debekatuta zeuden Marx-en lanak erakutsi zizkidan. Erabat aldatu nintzen Parisen, unibertsitatean”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: OPORRETATIK BUELTAN

ol. Urr 19 , 2018
Lur eta Hodei kezkatuta datoz. Eskola hasi da eta ume gehienek erdarara jotzen dute denbora guztian. Udan gurasoekin egon dira eta erdaldunak direnez, “ikusten dutena errepikatzen dute”. Gurasoen jarrera euskararekiko zein garrantzitsua den agerian gelditzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/37-gaurezdagoeskolarik-oreretxoetaargitxo.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak