Lehengo batean, euskararen mugarri batzuk aipatu genituen prentsari zegozkionak. Gaurkoan, beste agerkari batzuen inguruan solastu gara Xamarrekin. Prentsaz beste, aipagarriak diren agerpen esanguratsu batzuk izan baititu euskarak zenbait euskarritan. Komikiak aipatuz gero, Poxpolin, irratian 1925ean lehen euskal irratiak sortu ziren, Donostian eta Bilbon. Baionan, Maite Barnetxe izan genuen euskarazko telebista […]

Victor Hugo (1802-1885) frantses idazle handiaren bizitzan bada Euskal Herriarekiko lotura nabaria. Besteak beste Les Misérables eleberria eta Hernani antzezlanaren idazle ospetsuak Gipuzkoa bisitatu eta berehala ohartu zen hura ez zela Espainia, beste hizkuntza batean mintzo zirela bertan eta interesa piztu zitzaion euskararekiko. 1811n Napoleonek Hugoren bere aita Madrila bidali […]

Euskal lore jokoak kontzeptuaren sorrera XIX. mendean dago, Anton Abadia euskaltzaleak sortu baitzituen, aintzinako Erromako lore jokoen eguneraketa gisa. Familia oneko gizon aberatsa eta ongile euskaltzalea izan zen bera, eta euskararen aldeko ekitaldiak antolatzearen ideia bururatu zitzaion. Bertso, dantza, pilota eta literatura sariketak antolatu zituen. Esparru publikoan eta batez ere […]

Katolikoen eta protestanteen arteko zatiketa Ipar Euskal Herrian gertatu zen, hegoaldea osoki eliza katolikoak atxiki baitzuen. Urruña ondoan dagoen Urtubia jauregian idatzi ziren zenbait gutun euskaraz XVI. mendean frantses armadaren berri emateko. Funtsean bertako jaun katolikoak espioi lanak egiten zituen Espainiako erregearentzat. (Argazkia: Eneko Bidegain). https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Espioi_lanak_Urtubian.mp3 Deskargatu hemen.

1587 urtean elizak ikerketa bat egin zuen Nafarroan jakiteko non behar ziren apez euskaldunak eta non ez. Horren arabera euskararen mapa egin daiteke eta bertan ikusi Tafallaraino hitz egiten zela. Hurrengo hiru mendeetan ez zen mugitu hizkuntza muga hori. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Romanzados_eta_bascongados.mp3 Deskargatu hemen.

Napoleon Bonapartek Joseph-Dominique Garat lapurtarrari eskatu zion txosten bat Euskal Herriari buruz, jakin nahi zuelako nola antolatu bere inperioaren barnean. Garatek prestatu zuen egitasmoan zazpi probintziak batzea proposatu zion, baina Napoleonek ez zuen Fenizia Berriaren egitasmoa haintzat hartu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea-Fenizia_Berria.mp3 Deskargatu hemen.

Euskararen erabilera eremu geografikoa egun baino zabalagoa izan zela badakigu, agiri zaharretan horren frogak ageri baitira usu. Bereziki Nafar Erresumaren agiritegietan, testigantza ugari daude, euskaldunak izanik gaztelania ez zekiten lekukoen aipamenak. Itzultzaile bidez egiten ziren deklarazioetan, hala agertzen da maiz. Esaterako, XVII. mendeko Ilunberriko auzi baten inguruan, mediku batek kontatzen […]

Antzerkia arterik zaharrenetakoa dugu, erdi aroko herri antzerkiak beste atal baterako gordeta, gaurkoan egile ezagunak dituzten antzezlanei erreparatu diegu. XVII. menderaino egin dugu atzera, egile aitortuak dituzten oholtza gaineko lehendabiziko lanak ezagutzeko. Horiek Pedro Ignazio Barrutia aramaioarraren Gabonetako ikuskizuna, sarean osorik irakur dezakeguna, eta Frantzisko Xabier Munibe azkoitiarraren El borracho […]

Gure hizkuntzaren kalitateaz kezkatzen denik beti egon izan da, bai eta iraganeko aro historikoetan ere. Hemen adibide batzuk ikusiko ditugu. Garbizaletasunaren eta bilakaeraren arteko lehia ala garbizalekeria eta utzikeriaren arteko lehia ote da? Zein da bidea? Non dago oreka? Diglosia egoeran dauden hizkuntzek bilakatu behar dute, noski, baina diglosia egoeran, […]