Euskararen erabilera eremu geografikoa egun baino zabalagoa izan zela badakigu, agiri zaharretan horren frogak ageri baitira usu. Bereziki Nafar Erresumaren agiritegietan, testigantza ugari daude, euskaldunak izanik gaztelania ez zekiten lekukoen aipamenak. Itzultzaile bidez egiten ziren deklarazioetan, hala agertzen da maiz. Esaterako, XVII. mendeko Ilunberriko auzi baten inguruan, mediku batek kontatzen du 1627 an: “la lengua vascongada es la natural de Lumbier es la que habla ordinariamente entre todos los vecinos (…) y así tiene por cierto que de cuatro partes tres y más son puros vascongados que no sabe ni entienden lengua romanzada y cuando hay alguno que la entiende no la habla”. Ziraukin, Artaxoan eta beste leku askotan bertako hizkuntza euskara zela dioten beste aipamen asko ere badira agiri zaharretan.
Deskargatu hemen.