Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Langileen autodefentsa sareak abiatutako kanpaina izan dugu hizpide. Langile klaseari egindako eraso baten aurrean aurkitzen direla salatu du sareko kideek. Joan den ostiralean abian jarritako kanpainak errepresio hori ikustera […]

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina jarri dute abian. Osakidetzan ez direlako aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat egiten. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten du, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. Barakaldoko Argitan emakumeen zentrora […]

Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]