LANAREN EKONOMIA: Langileen autodefentsa sarea eta Ontziolen etorkizuna aztergai

Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Langileen autodefentsa sareak abiatutako kanpaina izan dugu hizpide. Langile klaseari egindako eraso baten aurrean aurkitzen direla salatu du sareko kideek. Joan den ostiralean abian jarritako kanpainak errepresio hori ikustera ematea du helburu, baita langile klasearen sektore ezberdinen arteko elkartasuna bultzatzea. Horretarako, hainbat eragile politiko, antolakunde eta sindikatu bat egin dute kanpainarekin, eta Bilbo zein Euskal Herritik atxikipen gehiago jasotzeko asmoz, korapiloa askatu izena duen webgunean argitaratutako manifestura atxikimendua adierazteko aukera zabaldu dute. Ezkerraldeko eta Naval ontziolaren egoera aztertzeko Berria egunkariko Jokin Sagarsazurekin berba egin dugu, asteburuan erreportaje sakona argitaratu dute bnerri paperean, Azken 40 urteetan ontzi sektoreak eraldaketa sakona izan badu indartsu dago sektorea. Sestaoko  podemos alderdiko Soraya Sagarzazurekin berba egingo dugu. Bukatzeko Urkoa Apaolaza kazetariak zaintza euskal sistemaren inguruan mintzatu zaigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dom Campistron marrazkaliariaria eta Eurokopa Bilbon aztergai Argia astekarian

ol. Api 16 , 2021
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan Dom Campistron marrazkaliariari eginiko elkarrizketa nabarmendu dute azalean. Aldudeko sortzaileak argirtaratu berri du “ Bekotorosak” álbum ilustratua, bertan Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza Homofobiaren aurkako aldarria egin du. Eurokopa […]

Honekin lotuak