Zinema tartea irekiko dugu, aurten ere Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo Hiria irratiko uhinetara, ohikotan ostiraletan etorriko zaigu, baina gaurkoan astelehena hautatu dugu, izan ere asteburuan zinemaldian ibili da. Zinemiran “Itxitik” bildumako lau film ekarri dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpenera bideratutako diru-laguntzen bidez sortutako film laburrak […]

Gaur irekiko ditu ateak Arriaga Antzokiak Zinebiren 61.edizioari hasiera emateko. Arratsaldeko 8etan izango da hitzordua Antzokiko agertoki nagusian, Sra. Polaroiska kolektibo artistikoaren gidaritzapean. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian 57 dira Sekzio Ofizialean lehiatuko diren film laburrak, horien artean 7 euskal zinegileek eginak. Ohikoa den moduan, galaren amaieran euskal […]