Aurten bederatzi urte betetzen dira Fukushimako istripu nuklearra gertatu zenetik. Zehazki 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gaur egun historiako krisi ekologiko handienetarikoa izan zela aitortzen da. Unai Pascual ikerlaria Fukushiman izan da orain dela gutxi, eta Ahoz Aho programan gaur egungo egoeraren berri eman du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200312_FUKUSHIMA_UNAIPASCUAL.mp3 Deskargatu hemen.

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]