Atxuriko ehunka bizilagunek, Garcia Rivero eskolako eskola‐ komunitatearekin batera, Udalari eskatu diote Atxuri kalean eta Ibeniko kaian jarduteko, bertatik oinezkoen mugikortasuna lehenesteko, bai eta Atxuriko geltokiko espazio hutsaren erabilera publikoa eta herritar guztientzat irekia lehenesteko ere. Jai giroan autorik gabeko nazioarteko egunean  udalak auzoaren beharrei  muzin egiten diela salatu dute. […]

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango […]