Gaurkoan Etxe Betea proiektura hurbildu gara. Emakume zinemagileentzako egoitza artistiko hau Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks International Residency–, ehunka emakume sortzaileri babesa eta espazioa eman die beren proiektuak […]
