Etxe Betea: emakume zinemagileentzako egoitza artistikoaren arrakasta aztertu dugu

Gaurkoan Etxe Betea proiektura hurbildu gara. Emakume zinemagileentzako egoitza artistiko hau Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks International Residency–, ehunka emakume sortzaileri babesa eta espazioa eman die beren proiektuak garatzeko. Aurten, gainera, arrakasta handia izan du deialdiak: 423 eskaera jaso dituzte, hogeita hamar herrialde baino gehiagotatik, eta horrek erakusten du emakumeen ahotsak entzun eta babesteko premia handia dagoela. Proiektua gaur egun Basque Know How Fundazioaren esku dago, eta BBK nahiz Bilboko Udalaren babesa du. Hori guztia hobeto ezagutzeko, gurekin izan dugu Allende, Etxe Betearen sustatzaileetakoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Karmele" filma ezagutu dugu zuzendaria eta protagonistekin

al. Urr 6 , 2025
Ostiralean iritsiko da Karmele filma zinema aretoetara. Asier Altuna zuzendariak pantaila handira ekarri du Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele . Urresti-Letamendi familiaren bizipen gogorretan murgiltzen den filma da, frankismo garaian eta erbestean bizi izan zituzten pasadizoen bidez, baina batez ere Karmele Urrestiren figura indartsua lehen lerrora ekartzen […]

Honekin lotuak