Artxandako funikularraren historian murgildu gara gaurko saioan. Bilboko udalak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbatetan, Miren da bisitak egiten dituena eta funikularraren historia ekarri digu. Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako […]