Durangoko Azokaren 54.edizioak balorazio baikorra jaso du

Aurtengo edizioa emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra izan dela esan dute emaitzek. Milaka bisitari jaso ditu herriak egun hauetan, Gerediaga elkartearen datuen arabera 110.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Landakogunean, kontuan izanik igande arratsaldeko datuak oraindik argitaratzeke daudela. Egun guztiak nahiko orekatuak izan diren arren, dudarik gabe jendetsuena ostirala izan zela ezagutarazi dute. Aitzitik, Azokara gerturatu den jende kopuruaren adierazgarri da, iaz baino egun bat gutxiago izanik, periferiatik erdigunera gerturatzeko antolaturiko doako autobus zerbitzuak erabiltzaile kopuru berbera izan duela. Horrez gain, 54.edizioaren logoarekin kaleraturiko 4000 telazko poltsak amen batean agortu ziren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Neil Young, Paul Simonen kantutegia, Jabier Muguruza, Wilco, Gene Clark

al. Abe 9 , 2019
Gehienbat asteroko urrezko kantua aspaldiko abestien artetik hartzen dugu, baina aste honetan salbuespena dugu zeren eta Neil Youngek udazken honetan kaleratu duen Colorado diskotik She Showed Me Love aukeratu dugu, Crazy Horse taldearekin egina, kantu epikoa, 13’36” irauten duena. Paul Simonek 60 urte baino gehiago daramatza kantu paregabeak egiten. Newarken  […]

Honekin lotuak