Greziako poliziak Europako Batasunaren guztizko oniritziaz Idomeniko kanpalekuak husten hasiak direla jakin dugun goiz honetan, bertatik etorri berriak diren bi lagunekin mintzatu gara Hizpidea irratsaioan. Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria dira bi lagun horiek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide direnak. Bertan egin duten lana azaltzeaz batera, zehaztasun eta xehetasun […]

Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]

Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje hori, Munduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi […]

6. atala: …I l’home honrat fou afusellat. Editorialean, Lluís Companys presidentearen fusilamendua oroituko dugu, beste efemeride batzuen artean.Elkarrizketan Txarango taldearekin solastuko gara. El Calaix de l’absurd atalean lekuz kanpo botatako esaldi ospetsu batzuk ezagutuko ditugu. La pàgina següent-en Companysen gaineko dokumental bat gomendatuko dugu, baita egungo liburu inarrosgarri bi ere. […]

1

Zer da Estatu Islamikoa (EI, ISIS edo DAESH) bezala ezagutzen duguna? Nortzuk dira? Nola sortu zen, zergatik? Nortzuek laguntzen dioten ekonomikoki edo militarki? Zer dago horren atzean? Galdera asko dira, eta erantzunak, luzeak derrigorrez, Iñaki Urrestarazu nazioarteko gaietan adituak eman dizkigu, datu argigarri zenbaitekin batera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150714solasinakiurrestarazu.mp3 Deskargatu hemen.

1937ko apirilaren 26an Francoren aliatuek Gernika bonbardatu zuten, merkatu eguna zela. Sarraskia ez ahazteko, aste honetan Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Igandean, udalaz gain beste antolatzaile batzuk direla, lau minutuko isilaldia gordeko dute 1937ko biktimei lore-eskaintza egin baino lehen, Gernika Gogoratuzeko Alex Carrascosak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasalexcarrascosa.mp3 Deskargatu hemen