Grezian pasa den igandean egin zituzten hauteskundeak: bederatzi hilabetetan herritarrak hiru aldiz deitu dituzte bozkatzera, eta denetan Tsipras garaile, nahiz eta egoera oso latza izan greziar askorentzat. Deigarria da ere abstentzioa ia %50era heldu dela. Katalunian, aldiz, datorren igandean izango dira hauteskunde plebiszitarioak eta nabaria da Espainiaren aldekoen urduritasuna, medio […]

Iragan asteko erreferendumaren emaitzak gorabehera, astelehenean Greziako gobernuak sinatutakoa oso gogorra izan da, murrizketa gehiago egin beharko baitu. Greziaren zorra nondik datorren, Nazioarteko Diru Funtsaren adierazpenak, egoera Grezian, Alemaniaren rola… Horretaz guztiaz hitz egin dugu gaur Luis Guridirekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150715solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Greziaren eta Europako agintarien arteko sokatira dugu hizpide ARGIA astekariaren 2469. zenbakian, Unai Brea erredaktoreak Pertsonaia Uxue Barkos Nafarroa Garaiko hurrengo presidentea da, eta Erdiko Kaieran Anari kantariari egin diote elkarrizketa. Bukatzeko, Termometroan Carlos Taibo madrildar pentsalari eta irakasle libertarioari egindako elkarrizketa komentatu du Break. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150710solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

Igandeko herri-galdeketan ezetzak (Troikaren politika eta neurrien aurkako ezetza) irabazi ondoren, orain igandera arteko epea ezarri diote Greziari akordio bat lortzeko. Hori gertatu ezean edozein gauza gerta daiteke: dena den, Luis Guridiren ustez zaila izango da Grezia eurotik eta eurogunetik botatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen.

Greziako gobernuak, ikusita Troikak inposatu nahi dituen neurriak, herri-galdeketa konbokatu du iganderako. Bien bitartean, atzo ez zion Nazioarteko Diru Funtsari “zor” diona ordaindu: historian lehen aldia da holako gauza gertatzen dela. Luis Guridiren ustez Greziak ezin du gehiago eman eta egoera datozen egun edo asteetan argituko da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150701solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Egoera benetan zaila du Greziak egunotan, Luis Guridi ekonomia adituak kontatu digunez: Troikak murrizketa gehiago eskatzen dizkio Greziari eta hark nahikoa murrizketa egin dituztela erantzuten dio. Negoziazioek bukaera data dute, hilaren 30ekoa hain zuzen, baina jarrerak nahiko gogortuta daude. Elkarrizketaren bigarren partean, GuridikEuropako Banku Zentralaren zor erosketa aztertu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150617solasluisguridi.mp3 […]