Grezian pasa den igandean egin zituzten hauteskundeak: bederatzi hilabetetan herritarrak hiru aldiz deitu dituzte bozkatzera, eta denetan Tsipras garaile, nahiz eta egoera oso latza izan greziar askorentzat. Deigarria da ere abstentzioa ia %50era heldu dela. Katalunian, aldiz, datorren igandean izango dira hauteskunde plebiszitarioak eta nabaria da Espainiaren aldekoen urduritasuna, medio guztiak erabiltzen ari baitira Kataluniako gizartean beldurra sortzeko. Bien bitartean, ezin dugu ahaztu abenduan espainiar estatuko hauteskundeak izango direla, Josu Larrinagak gogorarazi digunez.