Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean Inpunitaterik ez lelopean Manifestazioa deitu dute Ekainaren 24ean

Bizkaiko gizarte mugimendu , kolektibo eta pertsona inguruan izandako haurren kontrako indarkeria kasuak direla eta gaia gizarteratzeko duen garrantzia eta urgentzia ikusita Haurren kontrako indarkeria ez plataformak agerraldia egin du gaur goizean Bilbon. Gurean eguneroko errealitatea direla azpimarratu dute, salatzen diren sexu abusuak kontuan hartuta, hamahiru urtetik beherako lau neskatotik batek eta zazpi mutiletik batek jasan ditu noizbait bere bizitzan. Gehienetan, %90eta erasotzailea ezagutzen dute, hurbileko senidea da. Indarkeria sexistaren dimentsio zabal honen gotorlekua patriarkatuaren oinarrian dagoela salatu dute. Indarkeria guzti honi jendarte bezala erantzutea beharrezkoa ikusten dute eta Manifestazioa deitu dute Ekainaren 24rako, Algortako Telletxetik “Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean Inpunitaterik ez” lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kirmen Uribek abiatu du Txomin Agirreren Kresala klasikoaren irakurraldia

og. Eka 7 , 2018
Goizeko zortzietan abiatu da Txomin Agirreren Kresala liburuaren irakurraldia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hamaikagarren edizioak, bizkaieraren garrantzia azpimarratu, eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu, Txomin Agirreren “Kresala” obrarekin. Egun osoan zehar etenaldirik gabe 400 lagunek irakurriko dute nobela ozen, Arriaga Antzokian. Kresala “Euskal-Erria” […]

Honekin lotuak