1875eko urtarrilean Bilboko eta Deustuko Udalek agiri baten ale batzuk jaso zituzten. Espainiako Alfontso XII.arena zen, Bizkaiko Gobernadore Zibilak bidali zuen eta… euskara hutsez zegoen! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170512_gomutan21.mp3 Deskargatu hemen.

Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko Bilbok Lege Zaharreko Bilbo hiribildua eta Abando, Begoña eta Deustua elizateak biltzen ditu bere baitan. Gaurko saioan lau eremu horien hedadura ezagutuko dugu bakoitzak eduki zituen ermitei bisita eginda. Baseliza horietako batzuk, gaur egungo auzoen izen bihurtu dira, Santutxu edo San Adrian kasu. Hamabost aipatuko dugu eta bakarrak dirau, […]

Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.

Emakume langilearen eguna igaro berritan, gomutara ekarri dugu emakume langile, ausart, aurrekari eta errepresaliatu bat. Bilboko lehenengo kazetarietakoa izan zen eta larrutik ordaindu zuen. Juana Mir Garcia jaio zen mundura, eta Juanita Mir sinatzen zituen bere idazkiak. 1937ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten, Larrinagako kartzelako horma baten aurrean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170313_gomutan15.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboaldeko errota zaharren bila abiatu gara. Historia joria daukate. Batzuek ibai eta erreketako urak baliatu zituzten, beste batzuk itsasaldien joan-etorriez elikatu ziren, eta izan zen haizetik bizi izan zenik ere. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170303_gomutan14.mp3 Deskargatu hemen.