XX. mendeko Frantziako kulturaren izen handi bat Deustuan jaio zen XIX. mendea agortzeko hiru urte falta zirela. Olerkari, eleberrigile, arte eta literatur kritiko eta Frantziako arte modernoko museoko zuzendari aritu zen. Baina arlo horietan langa goi-goian utzi zuen arren, Frantzian gomutan daukate beren-beregi faxismoaren aurrean erakutsi zuen adoreagatik. Gurean ostera, […]

Matxinada txiki baten kontakizunarekin datorkigu Hektor Ortega gaurkoan, 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko Tabako Lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170131_Gomutan11.mp3 Deskargatu hemen.

80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]

Gizonezkoek elizaren eta erlijio kristauaren arlo nagusiak euren buruentzat gorde bazituzten ere, antzina emakumeek ardura garrantzitsuak eduki zituzten, besteak beste, elizen eta ermiten zaintza eta errito batzuk egiteko ahalmena: serora edo freirak ziren. XVI. mendearen hasieran Bilboko eliza guztietan freirak zeuden, Bilboko Udalak izendatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161124_Gomutan05.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboaldeko historia gomutara ekartzen hasita, hasieratik bertatik ekin beharko geniokeela pentsatu dugu. Alegia, eremu honetako lehenengo bizilagunengandik. Horretarako Artxanda aldera jo dugu, mendilerro apal  horretako tontor eta lepoen artean dauden monumentuen bila. Egin kontu, duela 5.000 urte altxatu zituzten. Irumugarrieta eta Gaztelukolandako trikuharriak eta tumuluak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161117_Gomutan04.mp3 Deskargatu hemen.

Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]