Herri Urratsen antolatzaileek agiria zabaldu dute, atzoko Herri Urrats festaren galerak izugarriak izan direla adierazi eta elkartasunerako deia egiteko, eguraldiak Ipar Euskal Herriko ikastolen festa hondatu baitzuen. Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakiak jarri dituzte eskuragarri, eta Bizum bidez ekarpenak egiteko aukera ere zabaldu dute. Euskal Irratiek Peio Jorajuriaren hitzak ekarri […]

Herri Urrats, 40. jaiaren atarian gaude, igandean Maiatzak 14 izango da Seaskaren aldeko festa,  ohiko denez Senpereko laku inguruan. Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailearekin berba egin dugu. Seaskak dituen erronken inguruan berba egiteaz gain eguneko egitarauaren errepasoa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_koldo_herri_urrta.mp3 Deskargatu hemen.

Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu […]