Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu martxan gogora ekarri digu Estellek, eta aurten bildutako dirua Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa handitzeko bideratuko dute. Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=
1lH9-KG7wvw