Gaurko saioan Hietor Villa- Lobos sortzailea bidelagun. Jenio ezin emankorrago honek, oihaneko hezetasunaren printzak eta hiriko zalapartaren aztarnak maraka batean sartu eta gozotasunez eta bizitasunez aldi berean astindu ostean maisulan harrigarriak utzi dizkigu. Heitor Villa-Lobos konpositore, zuzendari, txelista eta gitarrista brasildarra izan zen eta esan daiteke XX. mendeko Brasilgo konpositorerik […]
