STENDHALEN OIHARTZUNAK: “VILLA-LOBOSEN OIHARTZUNAK”

Gaurko saioan Hietor Villa- Lobos sortzailea bidelagun. Jenio ezin emankorrago honek, oihaneko hezetasunaren printzak eta hiriko zalapartaren aztarnak maraka batean sartu eta gozotasunez eta bizitasunez aldi berean astindu ostean maisulan harrigarriak utzi dizkigu. Heitor Villa-Lobos konpositore, zuzendari, txelista eta gitarrista brasildarra izan zen eta esan daiteke XX. mendeko Brasilgo konpositorerik garrantzitsuena dela, bizitzan zehar arrakasta handia lortu zuena bai bere herrialdean eta bai nazioartean. 1887an Río de Janeiron jaio zen eta orokorrean modu autodidakta batean musika ikasi zuen. Izan ere, txikitan kontserbatorioan ikasten hasi zen baina laster klaseak utzi zituen bere kontura hasiz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu arren.

ol. Ots 21 , 2025
  Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer […]

Honekin lotuak