Iñigo Muguruzak eta Ane Odriozolak Hiru leike taldea sortu berri dute. Hiru Leike Proiektu hau 2017ko udan jaio zen, nahiz eta baziren hilabete batzuk Iñigo Muguruzaren buruan bueltaka zebilela. Tradizionalki rockaren barruan hiru lauko kantek protagonismo eskasa izan dutenez, hauen edertasuna aldarrikatzeko desioak bultzatu du musikari irundarra proiektu hau sortzera. […]