2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen  leloa hain zuzen ere.  Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika […]

Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia. Egunero alkarregaz leloarekin, ikasturte honetan beteko dituen 50 urteetan oztopoak zelan gainditu dituzten eta gaur egun ikastola zelan sortzen duten azpimarratu nahi du Larramendi ikastolak. Atzo aurkeztu zen Ibiladia Bilboko Kafe antzokian,Mungiako ikastolak antolatuko duen bigarren Ibilaldia izango da datorren urtekoa; 1998an hartu […]

Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso dugu, maiatzari dagokiona, eta bertako elkarrizketa nagusia Garikoitz Meabe Ibilaldiko koordinatzaileari egin diote, erredaktore-koordinatzaile Lur Malleak azaldu digunez. Erreportajeetan “Gure esku dago” herri-ekimena, eta Aitor Mazo aktorea agertzen dira. Horiekin batera ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Kultura eta irudi albuma. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen

San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150529solasfernandogarrido.mp3 Deskargatu hemen