IBILALDIA: Dena prest Mungian Maiatzaren 28an Ibilaldia ospatzeko

Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa prestatu dute domekara baina aurreko urtean abiatutako eragile moreak deituriko ekimena ere bultzatu dute. Durangoko Ibilaldiak egindako ekarpena aintzat hartuz eta horri jarraipena emanez, eragile moreek Ibilaldi honetan ere eraso bako jaia izateko lan egingo dute, jai parekidea bultzatuz. More koloreko petoa eramango dute, eta gune guztietan egongo dira. Gainera, eraso sexistak egonez gero, protokoloa zehaztu dute antolatzaileek. Jai jasangarria ere izatea nahi dute, eta Erronka Garbia zigilua lortu du ibilaldiak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Hiria eta osasunaren arteko harremanak Udalsare 21 gidan

az. Mai 17 , 2017
Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta […]

Honekin lotuak