Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan […]

“Odolean daramagu” lelopean, bihar hasiko dira euskal literaturaren Literaturia topaketak. Bihartik igandera arte, ikuskizunak, poesia emanaldiak, liburu azoka, bertsoak, tallerrak, eta hainbat idazle, jakina: Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Katixa Agirre, Anje Lertxundi, Edorta Jimenez, Arantxa Urretabizkaia… Ana Galarragak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasanagalarraga.mp3 Deskargatu hemen