Iker Laurobak Literatura eta Musika zikloaren barruan emanaldi bat egingo du Arriaga Antzokian. Musikariarekin batera arituko dira Urbil Artola eta Leire Letu, eta hirukote formatuan Harkaitz Cano, Leire Ugadi, Jon Martin, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi euskal idazle eta bertsolari ezagunekin batera konposatutako abestien errepertorioa eskainiko du. Gurean izan da. […]

Lau urtetan lau urterori egokitutako diksoak ondo ditu Iker Lauroba musikariak. Azkena “Uda ” izan da. Aurrekoekin alderatuta ezberdinena dela aitoryu digu, oraingoan bestelako erritmoekin ausartu da eta. Durangoko azokan berarekin berba egiteko aukera izan dugu. Gainera ostegunean Kafe Antzokian aurkeztuko ditu kontzertu bakarrean lau uretaroak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211207_ikerlauroba.mp3 Deskargatu hemen.

Iker laurobarekin berba egiteko aukera izan dugu, “Uda” diskoaren inguruan mintzatu gara eta kantuak entzun ditugu.Etapa baten amaiera dakar diskoak, izan ere lau urtaroei eskainitako disko banako sorta amaitzen du honekin Iker Laurobak. Lehenago atera zituen ‘Udazkena’, ‘Negua’ eta ‘Udaberria’. Erritmo beroagoak eta hitz josgarriagoak ditu diskoak. Lasu urteko prozesua […]

Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/181207_IkerLauroba.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren […]