Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean.
Ezpainetakoa album ilustratua Ane Labakak eta Malen Amenabarrek aurkeztu dute Durangoko Ahotsenean solasaldietan. Iaz Peru Abarka lehiaketa irabazi zuten. Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak dira biak, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeorekin batera. Proiektu ugari egin dituzte elkarrekin. Oraingoan, ordea, ezberdina izan da lan egiteko prozesua. Markina-Xemeingo Udalak eta Ereinek antolatzen […]