Gaiarekin jarraituz, gaur Frackingaren inguruko azken berriekin hasi da Iñaki Barcena ekologia arloko bere tartea. Araban dagoen kezka eta horren ondorioz sortu den herri ekimen legegilea aipatu du. Hauteskundeak gaiak izan dezakeen garrantzia azpimarratu ondoren, elite politikoen eta energia enpresen arteko loturaz hitz egin du: beste modu batean esanda, alderdi […]

Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420inakibarzenas.mp3  Deskargatu hemen

1984an Luzamendu edo moratoria nuklearra ordaintzen hasi ginen, 1994an bukatzeko. Baina, argindarrarekin batera aurten ere jarraituko dugu ordaintzen, Iberdola, Endesa, Fenosa eta enparauen etekinak handiagoak izan daitezen, Iñaki Barcenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150209solasinakibarcena.mp3  Deskargatu hemen

Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3  Deskargatu hemen