Gaurko saioan Iñaki Urrestarazu ekialde hurbileko gakoak azaltzen jarraitu du, Irakekin jarraituko dugu pasa den egunean azaldutakoari segida emanez, eta halaber aipatu nahi dugu era laburrean, duela egun batzuk, Israel eta palestinarren artean izandako gatazka gogorra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181121_Zer_gertatzen_da%20_ekialde_10.mp3 Deskargatu hemen.
Iñaki Urrestarazu
Ekialde Hurbileko Gakoak saioan Iñaki Urreztarazu Iraki buruz jardun du. Gaia bi partetan banatuko dugu, eta gaur lehenengoaz arituko gara, historia pixka bat eginez, bigarrena hurrengorako utziz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181107_Zer_gertatzen_%20Ekialde_hurbila_9_saioa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Iñaki Urrestarazuk Palestinako eta Irango egoerez jardun du. Turkiako Istanbul hiriko Saudi Arabiaren konsuletxean gertatutako Jamal Khashoggi kazetariaren hilketaren inguruan ere mintzatu da Urrestarazu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181024_Zer%20gertatzen_ekialde%20hurbila_zortzigarren%20saioa.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazu Siriako azken gertakizunez aritu da, batik bat terroristen azken gotorlekua den Idlib probintziaz eta Israel jokatzen ari den rolaz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181010_Zer%20gertatzen_ekialde%20_hurbilean%2007.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siria eta Kurdistan izan ditu aztergai orain arte. Seigarren atal honetan Siriako kurduen arazoa landu du, Turkiako kurduen egoera kontuan hartzea ezinbestekoa da, hala ere, Siriakoa azaldu ahal izateko. PKKren bilakaera politikoa aztertu du lehenik, Siriako YPGrengan eragin zuzena duelako, eta AEBekin egun […]
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartearen laugarren atal honetan, terrorea eta intoxikazioa jorratuko ditugu: Terrorea Siriako gerraren ezaugarri bezala eta, bestalde, Siriako gerraren inguruan egon den eta dagoen izugarrizko intoxikazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180530_Zer%20Gertatzen%20da%20ekialde%20hurbilean%2004.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siriako gerraz jardun du. Siriako gerra nola izan den prestatua aldez aurretik inperialismoaren aldetik eta froga ugari daudela azaldu digu. Udaberri arabiarrak azaldu ditu Urrestarazuk, alegia, Siriako “demokraziaren aldeko matxinadak” direlakoak Libiako “gidoia” (bonbardaketaren bidea) jarraitzeko prestatu zituztela AEBek eta Saudi Arabiak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180516_EkialdeHurbilekogakoak03.mp3 […]
Ekialde Hurbileko Gakoak irrati tartearen bigarren atalean Iñaki Urrestazuk Siriako gerraren zenbait gora-behera landu ditu. Siria nola izan den mendeetan kolonizatua eta zatitua aztertu du eta Siriaren aurkako eraso inperialistaren arrazoiak zentzuk diren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180502_ZerGertatzenhari%20da%20ekialdeHurbilean02.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde Hurbileko gakoak argitzeko xedea duen tarte berria dakarkizuegu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Siriara begira jarriko da Iñaki Urrestarazu, Zer ari da gertatzen Sirian? Irrati tartean. Hamabostero behin emango dugu. Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko gatazkak aztertzen joatea helburua dugu.Oraingo honetan egoerak beharturik, Mendebaldeko potentziek Siriaren kontra egin duten erasoaz, […]