Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat  igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak […]

Aste honetan Samsung izan dugu protagonista, Note 7aren merkatuaren desagerpenaren ondorioak komentatuz eta enpresaren etorkizuna irudikatuz. Bestalde, ohi bezala, azken aldi honetan gertatutako albiste teknologiko batzuk komentatu ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Deskargatu hemen.

Aste honetan denboraldi berria hasten dugu Araba Encounter ekitaldian gertatutakoa kontatzen. Gasteizko Iradier Arenan 500 ordenagailu eta 1000 lagun bildu dira urriaren 7tik 9ra, eta bertan izan gara, jakingura ase nahian. Bestalde, ohi bezala, azken aldi honetan gertatutako albiste teknologiko batzuk komentatu digugu, udan aipatzeko kontu ugari izan baitira. Sarean […]

Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko […]

Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu eta gaur Datraolat gehigarriarekin abiatu du bere kolaborazioa. Gero, Ubuntu 15.10 bertsioa kalean dagoela kontatu digu, Wily Warewolf izenarekin. Bukatzeko, Microsoft Edge nabigatzailera gehiagarriak datorren urtera arte ez direla iritsiko esan digu Asurmendik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151102solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Iragan astean izan ziren Google I/O jardunaldiak aipatzen hasi da gaur Jabi Asurmendi teknologia berrietan aditua, eta Jardunaldi horietan izandako hainbat berrikuntzarekin, Android sistemaren bertsio berria kasu. Gero, Googlek erabiltzaileen pribatutasuna eta segurtasunaren kudeaketa zentralizatzen duela kontatu digu, gure kontuaren ezazpenetan, ordenagailuan eta sakelakoan gutaz biltzen duen informazio pertsonala neurri […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]