Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan.
Martxoan hil zen Mikel Martin Conde EHGAMeko sortzailea eta sexu askapenerako ekintzaile nekaezina. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean. 70eko hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren antolatzen. Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu […]