Anabasa saioa bueltan da eta hirugarren denboraldia estreinatzeko Malen Altuna eta Aitziber Grados kazetariak eta Benetan Zabiz podcasteko aurkezleak izan dira Amaia Arostegi eta Jon Castañedarekin. Gonbidatuak, kazetaritza jarduna eta anekdotak izan dituzte hizpide.
Joan den astean eman zen jakitera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023ren epaia. Sari hori urtero ematen diete bi erakundeek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan 35 urtetik beherako gazteek proposatutako sormen- edo ikerketa-proiektu onenei. Bosgarren edizio honetan Beñat Garaio gasteiztarra izan da irabazlea, Zeelanda Berriko euskara eta maoriera, […]