1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan. Duela 80 urte desagerrarazi zituzten,  1936ko abuztuaren 30ean. 80 urte geroago, familiak gordetako memoriak, Jose Mari Esparza historialariaren ikerketak eta Aranzadi zientzia elkartearen lanak leizetik egia azaleratzea lortu dute. […]