Biba Berango kantuarekin abiatu dugu gaurko Piperpolis saioa,  Tranpaldo Joseba Tapiaren disko berrian jaso duena, zuzenean grabatutako diskoa dakar banda berrituarekin. Joseba Tapia gurean izan da. Berriro trikitixa eskuan bueltatzen da.Talde berrituarekin, kantua zaharrak baina irakurketa berri dakartenak.  Moldaketak egin ditu, eta bestelako sonoridade dakarte, beste instrumentu batzuk gehitu zaizkio […]

Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. […]

Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]

Gaurko urrezko kanta, Koldo Izagirrek Eta Joseba Tapiak 1988an elkarlanean egindako Apoaren edertasuna liburu-diskoa irekitzen zuen Loiolako porrusalda kanta izan da. Erlijiotik eta jesuitengandik gehiegi aldendu barik etorri dira urrengo kantak, Ennio Morricone maisuak, The Misison filmerako konposatutako bi pieza hain zuzen ere. Jarraian titulu berdina daramaten bi kantu desberdin […]

Gaurkoan  Joseba Tapia bera izan dugu bidelagun, egun musika irakasleek dituzten kezkez jabetuta idatzi du Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak. Musikari zein musika irakasle gisa aritu den urteetan pilatutako esperientzia bildu du argitalpenean. Musika ez dago bakarrik musika eskolan, etxean dago, herrian, kalean… Bada bestelako eskolarik, eta horien inguruko hausnarketak […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Joseba Tapia izan da. Kantua min hitzaldia musikatua eskaini du. Joseba Tapia trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Bere ibilbidearen errepasoa egin du, min sortutako kantuetatik abiatuta, Politikoki zuzenak ez direnekin kantuekin identifikatzen da musikaria . Joseba Tapia tradizioan hezitako  musikaria dugu […]