Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi errementaria ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira. Irudienea gunean aurkeztu dute filma. Bertan izan dira zuzendaria Patxi Urkijo eta pelikulako protagonista diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak. Urkijok azaldu moduan, txikitan haren ipuin gogokoena zen Patxi […]