“Patxi errementaria” ipuinean oinarritutako filma datorren astean abiatuko da

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi errementaria ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira. Irudienea gunean aurkeztu dute filma. Bertan izan dira zuzendaria Patxi Urkijo eta pelikulako protagonista diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak. Urkijok azaldu moduan, txikitan haren ipuin gogokoena zen Patxi errementaria eta betidanik egin nahi izan du pelikula bat. “Errementari zital bati buruzko baserri giroko ipuin bat da, gizona hain da gaiztoa deabruek ere beldur diotela”. Mitologia eta kondairen zale sutsua da, eta lau urte daramatza proiektu honekin lanean. Bertan izan gara eta aktore eta zuzendariaren hitzak jaso ditugu. Patxi Urkijo, Eneko Sagardoi eta Kandido Uranga.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Interneten gertatutakoa ez da zelaian gertatzen", sare sozialak jokoz kanpo

ar. Abe 6 , 2016
Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat  igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak […]

Honekin lotuak