Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur txipi super pozik heldu da irratira udazkena hasi delako. Urtaro berria ospatzeko gogoz bere lagunentzat opari bat dakar ezkutatuta. Jakiteko zer den asmakizun bat asmatu behar izango duzue: Udaberrian jaio nintzen jantzi berde politarekin, udazkenean erori nintzen nire jantzi horiarekin. Zer da? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260924_gaurezdagoeskolarik_udazkena_3.mp3 Deskargatu hemen.

Gure iratxoek erronka bitxi bat egin dute eta umeen motxiletan sartu dira abentura bila. Kizkur guztiz aztoratuta heldu da irratira hortz bat topatu duelako ume baten buruko azpian. Badirudi antzinako ohitura bat dagoela saguzaharrek hortzak eramaten dituztela opari baten truke, baina Kizkurrek… Ai ama zelako korapiloa!Saguzaharra, saguzaharra!!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260916_gaurezdagoeskolarik_saguzaharra_2.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur gure hiru iratxoak gosez amorratuta sartu dira irratira. Hainbesteko gosearekin ezin dute janaria ez den beste ezertan pentsatu. Beraien senideek irakatsitako errezetak partekatu nahi dizkigute. Adi egon eta hartu zuen arkatzak errezeta ondo apuntatzeko! On egin!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260619_gaurezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.

Goroldiok lore batzuk oparitu dizkie Kiskur eta Txipiri. Ilusio itzela egin die. Sorpresa zoragarri honen ostean, ideia polit bat okurritu zaie gure iratxoei: mezu maitagarri batzuk ezkutatzea pertsonak topatzean pozik eta maitatuak sentitzeko. Animatzen zarete erronka honetan parte hartzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260530_gaurezdagoeskolarik_mezu_politak.mp3 Deskargatu hemen.

Kizkur berando heltzen da, triste dagoelako. Parketik pasa dela, ikusi du ume talde bat jolasten, eta albo batean beste ume bat bakarrik, ez du ulertzen zergatik beste umeek ez duten berarekin jolastu nahi. Txipik eta Goroldiok ipuin bat kontatzen diote, haiek ezagutzen duten iratxo bati gertatutako zerbait. (Beste koloreko iratxoa, […]

Batzutan pentsatzen dugu gurea dela onena, gure bizimodua, gure kultura, gure herria,… baina bakoitzak bere alde onak eta alde txarrak ditu… zein da zure herriko/hiriko gauzarik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240621_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Euri honekin barraskiloak atera dira eta amonaren baratzeko uhazak izorratzen hasi dira. Ilargiri ere beste era baten eragozten diote barraskiloek… Jakin nahi duzue zein den bere arazoa eta zelan bilatu dioten konponbidea? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240530_gaurezdagoeskolarik_plistiplasta.mp3