Ze garrantzitsua den barre egitea! Batzutan gaixorik sentitzen zarenean, barre egitea oso lagungarria izan daiteke arinago sendatzeko! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211120_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
kanta
Gaur Ilargi etxean gelditu da. Jakin nahi duzu zergatik? Buruan zorriak zeuzkalako! zuei inoiz gertatu zaizue? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211113_gaurezdagoeskolarik_zorriak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur amamak, berak ere amets gaiztoak izaten dituela batzutan kontatu digu. Baina amamaren gaueko montruoak ez dira Lur eta Ilargik dituzten bezalakoak. Zer egin dezakegu amets horiek uxatzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211105_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Zer ondo pasatzen dugun amamaren kontakisunak entzuten? Batzuk beldurgarriak, besteak dibertigarriak … baina denak zoragarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211029_gaurezdagoeskolarik_ipuinak_kondairak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur, lurrean topa dituzten kolorezko hostoak biltzen etorri dira. Urtaroei buruz hitz egiten eman dute goiza. Zein da zure urtarorik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211023_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Ilargi eta Lur larrituta etorri dira nagusiagoak izan nahi dutelako baina aztertu ostean momentuan bizi ditugun gauzetaz gozatu behar dugula konturatu dira, garai bakoitzak bere alde onak eta txarrak dutelako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211014_gaur_gaurezdagoeskolarik_nagusia.mp3 Deskargatu hemen.
Ikasturte berria hasi da!! Irakasle berriak, ikaskide berriak… eta irratsaioan ere lagun berriak. Hodeiren falta sentituko dugu, Iparraldera joan zaigulako bizitzera baina Ilargi gurekin ibiliko da hemendik aurrera abentura ezberdinez gozatzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211009_gaurezdagoeskolarik_bueltan_gara.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Senegaletik Mamadou etorri da, amamaren lagun bat, gurekin egotera eta Senegaleko errezeta bat irakatsi digu. Dastatu nahi duzue? Ba horretarako entzun eta animatu zaitezte sukaldatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210619_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen. MBOURAKE Osagaiak: 500 gramo ogi birrindu 3 koilarakada kakahuete krema 3 koilarakada azukre Banilla-esentziaren zopa-koilarakada 1 100 ml esne oso edo […]
Badakizue Pantxita iguanak euliak jaten dituela? Eta ardiek belarra eta tximinoek bananak… zenbat ikasi dugun gaur animalien inguruan. Entzun, entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210605_gaurezdagoeskolarik_animaliak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur laguntxo berriak ezagutu ditugu eta hainbat gauza ikasi ditugu eurekin batera ahokorapiloak, txisteak, abestiak,…. entzun eta ikasi! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210522_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
