Euskal Museoak Aiko taldearen dantza ibiltaria jasoko du

Aiko Taldeak Euskal museorekin lortutako akordioari esker dantza ibiltaria bertan eskainiko du. Euskal museoa izango da Dantza Ibiltaria ikastaro egonkorren denboraldi berriaren egoitza, astelehen guztietan, urritik ekainera. Horrela, urriaren 1etetik aurrera, Euskal museoaren klaustroak hastapen mailako klaseak jasoko ditu astelehenetan guztietan 18:00etatik 19:30etara eta maila aurreratua 19:30etatik 21:00etara. Jendea animatzeko te irekiko jardunaldia egingo dute igandean, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bietara.  Ikasturte osoan zehar gainera erromeriak egingo dituzte hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean, zabalik egongo dira erromeriak nahi duenak parte hartzeko. Euskal Museoan astelehenero eskainiko diren dantza klaseez gain Aiko taldeak kantu tradizional ikastaroa antolatu du Euskaltzaindiarekin batera, hori astearteetan izango da. Informazioa guztia Sabin Bikandi eta Patxi Labordak eman digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gorabide elkarteak bere 56. Urteurrenean bizi kalitatean jarri du arreta

az. Ira 19 , 2018
Gorabide elkarteak Gorabide egunean adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitate eta helburu pertsonalen arteko harremanari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu ditu. Nerea Ibarzabalek ekarri dizkigu txosten honen nondik norakoak. Pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lehenengo entzun egin behar zaiela azpimarratu du, dituzten ilusioak garrantzi handia dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180919_gorabide_nerea_ibarzabal.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak