Karlos Renedo batu zaigu saiora eta, berarekin batera, hiriak azken hiru hamarkadotan izan duen eraldaketa aztertu dugu. Industria hiria izateari utzi zionetik ez da etenik izan. 90eko hamarkadaren hasieran hasi ziren benetako eraldaketarekin: eraikin industrialak eraitsi eta Bilbo berri bat eraikitzeko apustua egin zuten instituzioek.Gaur, 30 urte geroago, eraldaketa hori […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]