Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik  Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta […]

Larunbatean areto nagusian Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultur elkarteko kideak eta Karmelo Landa ikerlariak “Bilbon dabil Gabriel Aresti” liburuaren aurkezpena egin zuten. Liburua berezia da, izan ere Bilbon barrena ibilbide bat proposatzen digu egileak, 16 geralekurekin. Ibilbidean zehar idazlearen obra, eta Bilboren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Hemen aurkezpena entzungai. […]