Zer gara gu? Nor gara gu? Bilbokoak? Bilbainoak? Bilbotarrak? Ez dugu batere erraza izan, Bilbo honetan, gure nortasun kolektiboa argitzen. Gabriel Aresti saiatzen da horretan eragiten. Zaharra da Bilbo, baina oso aldakorra, eta azken hamarkadotan etengabe bizi izan ditugu transformazio sakonak. Etorrera masiboak, etxe txabola behin-behinean altxatuak, auzo osoak ondoren, […]

Familia Bilbotar bat osatu nahi hirian, eta garaiak ez dira errazak ahalegin horretan. Elkar ezagutu eta elkar hartu bikoteak. Lana lortu beharra, ondoren non bizi, etxebizitza propioa eskuratu eta gurasoen etxea utzi, bizitza egunerokotasunean libratu beharra, bikotearena eta bestearen atzetik datozen hiru alabena. Kontadore eta poeta, senarra eta emaztea, alabak […]

Gabriel Arestik lortuko du bere lehen lanpostua Zorrotzako portuan, eta honek dakarkio herri langilearen partaide bihurtzea. Migrazio urteak dira, eta Bilbo eta inguruko herrietan populazioa gorako doa etenik gabe. Klase borroka eta asimilazio linguistikoa eta kulturala era gordinean agertzen dira frankismoan. Gabriel  Arestik herri langilearekin konpromiso estua agertzen du, eta […]

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle […]

Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]

Gabriel Arestiren ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoraino heldu da, eta bi bisitariei azaltzen die bertan ikusia eta bertatik agertzen den paisaia. Zein da artearen funtzio soziala? Zer dira museoak? Nola aldatzen dira, Historiaren garai desberdinetan? Frankismoak modu sakonean aldatu du guztia, arlo honetan ere bai. Baina artistak, poetak edo pintoreak, […]

Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak liburuxka aurkeztuko dute. Gaurko saioan aurkezpenean jasota ahotsak izan ditugu entzungai. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera […]