Larunbatean jaialdi batekin abituko du ibilbidea Nuen Maite irratia. Auzotik eta auzoarentzat eraikitako espazio berria da, Deustuko Gazte Lokalean emitituko duena. Lan-taldekoak buru-belarri ibili dira irratia aurrera eramateko. Gazte Lokaleko Txoridenda espazioa berreskuratu dute, egokitu eta podcastak grabatzeko estudioa antolatu dute. Larunbatean goizetik abiatuko den ongi etorri festa antolatu dute, […]
