San Gabriel auzo-elkarteak bere auzoko beharrei erantzuteko instituzioen utzikeria salatu nahi du. Dei egin dute parte hartzera. Mintegitxueta eta Masustegi errepidea luzatze eskatuko dute besteak beste  “Hemen gaudelako BBK live ez dagoenean” lelopean protesta deitu dute.  Jenifer auzo elkarteko kideak eman dizkigu zehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230704_jenifer.mp3 Deskargatu hemen.  

Igandean, uztailak 14, ez ohiko kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin. Berri txarrak taldearen emanaldi berezia izango da, hainbat musikari gonbidaturekin eskainiko baitu kontzertua, gaueko bederatzietan abiatuta. Horrez gain, Kobetamendin kultur eskaintza zabala izango da 16:30etik aurrera, eta horren inguruan berba egingo dugu. Gotzon Barandiaranek ekarri dizkigu egun horretako […]

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin antolatzen ari den Berri Txarrak Lagunartean izeneko kontzertuari buruzko hainbat datu eman ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Euskal Herrian iragarritako emanaldi guztietako sarrerak bukatuta daude jada, beraz, Kobetamendikoa da, gaur gaurkoz, Euskal Herrian talde nafarra ikusteko dagoen bakarra. Kontzertu berezia antolatu dute eta lehene […]