Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza, gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin […]
Korrika 22
Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean eta, Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iritsi arte. 19:30ak baino lehentxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik aterakoa da. Korrika iritsi aurretik hamaika ekitaldi antolatu dituzte Bilboko auzo askotan. Zazpi Kaleetan […]
