Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Irulegiko Irratiko kazetariaren mintzo freskoa gurekin. Asteburuko Baigorriko “Euskal Trails” edo Mendi Lasterketa gora- beheratsuen kronika, Biarritz Olimpique eta Avirons Bayonnais errugbi taldeen arteko hika- mikak eta Ttotte Etxebeste, IKA-ko militante historikoaren azken afera, gaurko aipamenen artean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Ahots urratua du Pantzo Hirigaraik, Irulegiko Irratiko kazetariak, eta ez da gutxiagorako, asteburuan Nafarroaren Egunaren harian murgilduta ibili baita! Baina besterik ere aipatu digu: Nepalen dabiltzan euren eskualdeko lagunen berri eman, eta Sehaskak irekiko dituen hiru kastolen aipamenak ere entzungai gaurko gure Ipar Euskal Herriko kronikan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150428solaspantzo.mp3  Deskargatu hemen

Hala diote atzo INEk kaleratutako datuek, eta gai honekin hasi da gaur Mikel Bujanda Nafarroako kronika egiten. Gero, datozen Hauteskundeak eta larunbatean, Kontseiluak deituta, euskararen alde Anaitasunan izango den ekitaldia izan ditu hizpide. Bukatzeko, datorren igandeko Nafarroaren Eguna komentatu du Euskalerria Irratiko gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Ostegunean lau lagun atxilotu zituzten Iruñean, iazko San Fermin prozesioari lotuta, eta hauteskundeen atarian, Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Hain zuzen,  Nafarroa Garaian momentu honetan dagoen giroa ere kontatu digu Bujandak. Horiekin batera Castejongo Trebasa enpresaren egoera eta agenda komentatu ditu gure Iruñerriko berriemaleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen