Kurtso berria hasi da! Kurtso berria, arau berriak, egoera berria… Orain musukoarekin bizi behar eta batzuetan ez da erreza, baina lagunekin egoteko aukera eta gogoak beste gauza guztien gainetik daude. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/201010_Gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Gaurko saioan Zaparrada haur konpartsako lagunak izan dira saioan. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa  da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, gaztetxoek hainbat ekintza egiteko aukera izaten dute. Gaurkoan bazkaltzeko ezinbestekoa den ogia egin dute. Gaztetxoenek ogia nola egiten dute azaldu […]

“Motxilaren umea” film pedagogikoa, “Ehunka euskal umeri ukatutako eskubideen aldeko aldarria”. Pelikulaka  Maiderren historia kontatzen digu, alegia bere ama espetxean daukan adingabeko neska batena. Beraien arteko harremana nola haurraren garapen pertsonala  zirkunstantzia honen menpe aurkitzen da. Gertaera hau  askoz larriago bihurtzen da, bere ama etxetik ehunka kilometrotara bizi delako, eta […]

Negua heltzen denean Olentzero erortzen da gure etxeetara, baina horrez gain, Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatzen dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria eta bestelako gertaerak, naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. Neguko haur kantak diskoan agertzen diren abestiak sinesmen horiekin oinarrituak daude, gehienak jatorrizkoak izanik, alai eta dibertigarri batekin.10 […]